Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Parekidetasuna

Azpeitiko bigarren Berdintasun Plana egiteko prozesua hasi du udalak

2025/10/09
Azpeitiko Udalak 2010. urtean egin zuen udaleko berdintasun politikak definitzen eta gidatzen zituen lehen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana. Orain, azken hamabost urteetan egindako lana aztertu, ebaluatu eta egungo egoerara egokitutako ekintza plan bat osatu nahi du.
Azpeitiko bigarren Berdintasun Plana egiteko prozesua hasi du udalak

Hainbat izan dira azken urteetan udaleko Parekidetasun Sailetik bultzatu diren egitasmoak: indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio, prebentzio eta protokoloak, hezkidetza programak, Emakumeen Txokoko zerbitzuak, berdintasun gaiei buruzko formakuntza eta ikastaroak, Azpeitiko emakumeen oroimen historikoa jasotzeko Matazak egitasmoa, herriko norbanako eta eragileekin elkarlanean egindako hainbat egitasmo… 

Egindakoa aztertu eta atzera begiratzeko tartea hartu zen udaberrian; udazkenean, berriz, aurrera begira jartzeko txanda izango da. Horretarako, herriko eragile, norbanako eta udal teknikari eta arduradunekin elkarlanean, etorkizuneko berdintasun politikak diseinatu nahi dira. Datozen sei urteetarako berdintasun politiken norabidea diseinatu, eta urtez urte garatu beharreko ekintzak zehaztea izango da helburua, Azpeitia berdinzaleago bat lortzeko.

Honako hauek izango dira parte-hartze saioen datak:

Urriak 16: Ahalduntze feminista (17:30-19:30)

Urriak 20: Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak (17:30-19:30)

Azaroak 7: Gizarte antolaketa (11:30-13:30)

Saio guztiak Emakumeen Txokoan izango dira.