Machine translation

Azpeitiko esperientzia, Adinberri-Hariak programaren topaketan

2026/03/26
Azpeitiko Udalaren etxeko arreta integralaren programa eta laguntza psikologikoaren programa azaldu ditu Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.
Azpeitiko esperientzia, Adinberri-Hariak programaren topaketan

Hautatutakoa ez den den bakardadea errealitate bat da gure herrietan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bakardadeak azterlanaren arabera, 55 urtetik gorako biztanleen %5,5 (15.000 pertsona) bakarrik sentitu ohi dira. Egoera hori emakumeen artean handiagoa da, eta adinarekin areagotu egiten da, 80 urtetik gorakoen artean %9 sentitzen baitira bakarrik.

 

Errealitate horren jakitun, egoerari buelta eman nahian ari da Azpeitiko Udala, hainbat proiekturen bidez. Gaur, Donostian izan da Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariekin batera, udalaren etxeko arreta integralaren programa eta laguntza psikologikoaren programa azaltzen. 

 

Bakardadeari aurre egiteko aldundiaren Adinberri-Hariak deialdiaren onuradunetako bat da Azpeitiko Udala, eta iazko onuradunekin egindako topaketa batean azaldu du Azpeitiko esperientzia Goenagak. 

 

Aipagarria da, besteak beste, etxeko arreta integralaren zerbitzua jaso duten 62 pertsonek (%100) beren etxeetan bizitzen jarraitzeko aukera izan dutela, beraiek nahi zuten bezala, egoitzara joatea saihestuz.