- Parekidetasuna
Azpeitiko Udalak, atzo, indarkeria matxista jasan zuen emakumeari babesa adierazi eta egoerari aurre egiteko beharrezko baliabideak eskaini dizkio
2021/08/16
Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi du atzo herrian gertatutako eraso matxista. Erasoa jasan duen emakumeari zein bere senitarteko eta gertukoei elkartasuna adierazteaz gain, jasaten ari dire egoerari aurre egiteko beharrezko babes eta baliabide guztiak jarri dizkiete eskura udalak.
Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen inolako urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.
Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezaketela gogorarazi nahi die udalak herritarrei.
Horretaz gain, egunerokoan, ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.
Erasoe aurrean, honako telefonoetara deitu dezakezu:
Gizarte Zerbitzuak: 943 15 71 92
Parekidetasun saila: 943 15 79 28
Udaltzaingoa: 943 15 13 13
