Batzar irekia, Azpeitiko Emakume Txokoaren 15. urteurreneko ospakizunak prestatzeko
2026/04/29Azpeitiko Emakume Txokoak 15 urte beteko ditu aurten, eta urteurreneko ospakizunak antolatzeko helburuz, asanblada ireki bat deitu du. Topaketa emakumeei eta LGTBIQ+ pertsonei zuzenduta dago, eta maiatzaren 6an izango da, 18:00etan, Emakume Txokoan bertan.
Asanbladaren xede nagusia da herritarrei proposamenak egiteko eta ideiak partekatzeko aukera ematea. Horrez gain, saioak etorkizunera begiratzeko tartea ere eskainiko du: Emakume Txokoak zein behar dituen aztertzea eta komunitatea nola indartu daitekeen hausnartzea izango dira beste ardatz nagusiak.
Joateko asmoa izanez gero, ez da ezinbestekoa, baina bai komenigarria aurrez jakinaraztea, Emakume Txokora deituta (943 15 70 55) edo idatzita (emakumetxokoa@azpeitia.eus)
