Machine translation

Bi jabetze eskolatan, izen-ematea zabalik

2026/03/26
Martxan hasita daude Emakumeen Txokoko udaberriko jabetze eskola eta tailer iraunkor gehienak; hasi gabe daudenen artean, plaza libreak geratzen dira bi jabetze eskolatan: 'Emakumeak eboluzioan' izenekoan eta 'Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen' ikastaroan.
Bi jabetze eskolatan, izen-ematea zabalik
  • Emakumeak eboluzioan

Ikastaro honek eboluzioa ikuspegi integraletik lantzea du helburu, emakumea protagonista gisa kokatuz eta historian zein zientzian izan duen papera azpimarratuz. Hiru saioz osatuta dago: saio teoriko bat eta bi saio praktiko, non parte-hartzaileek arkeologia, geologia, biologia eta etnografiaren bidez ingurunea sakonago ezagutzeko aukera izango duten.

  • Izen-emateko azken eguna: apirilak 16
  • Formatzailea: Antxieta Arkeologia
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia:
    • Apirilak 24 (ostirala), 17:00–19:00
    • Apirilak 25 (larunbata), 09:00–14:00
    • Maiatzak 9 (larunbata), 10:00–13:00
  • Prezioa:

    • 16,5 € (Azpeitian erroldatutakoek)
    • 20 € (erroldatu gabekoek)

 

  • 'Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen'

Bigarren ikastaro honek erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik jorratuko du. Parte-hartzaileek hainbat objektu eta jostailu ezagutzeaz gain, desioak, sedukzioa eta fantasiak landuko dituzte, betiere hausnarketa kolektiboa eta norbere ezagutza sustatuz.

  • Izen-emateko azken eguna: apirilak 24
  • Formatzailea: Ainhoa Aira Calero
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia:
    • Maiatzak 5 eta 12
    • Astearteak, 17:30–19:30
  • Prezioa:

    • 7 € (Azpeitian erroldatutakoek)
    • 9 € (erroldatu gabekoek)