Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ingurumena

Xoxoterako bidean, luizia izandako tartean, helduleku bat jarri du udalak

2025/09/23
Xoxoterako bidean, luizia izandako tartean, helduleku bat jarri du udalak

Duela pare bat aste, luizia izan zen Xoxoterako bidean, eta pasabide estua geratu zen oinezkoentzat. Udalak zabaldu eta txukundu egin du lur jausia izan zen tartea, inguruko landareak soilduz. Alanbrezko helduleku bat ere jarri du, segurtasuna hobetzeko.

Hala eta guztiz ere, eremu horretan kontu ibiltzeko eskatu du udalak.