- Parekidetasuna
Emakume Txokoaren ikasturte bukaerako festa izango da ekainaren 30ean
2023/06/21
Emakume Txokoaren ikasturteari itxiera emateko, umorea eta danbor hotsak izango dira, ekainaren 30ean, ostiralean.
Egitaraua
17:30ean: Batukada Feminista ikastaroko kideak eta Euskal Herriko Batukada Feminista sareko kideak elkarrekin izango dira kaleak girotzen.
19:00etan: Bea Egizabal izango dugu “Magma mia” bakarrizketa aurkezten, Sanagustin elkargunean.
Ondoren, luntxa