Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Energia

Energia Bulegora joandakoek hilean 15,5 euro aurrezteko aukera izan dute jasotako gomendioei esker

2025/12/02
Heltzear da negua, eta etxeetako energia kontsumoa handitu egingo dela aurreikusten den honetan, udalak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela kontsumo ohiturak modu eraginkorrean egokitzea eta kontratu energetikoen baldintzak sakon aztertzea.
Energia Bulegora joandakoek hilean 15,5 euro aurrezteko aukera izan dute jasotako gomendioei esker

Udaleko Energia Bulegoak bildutako datuen arabera, zerbitzu horretara joan diren pertsonek, beren faktura elektrikoak eta kontsumo ohiturak aztertu ondoren egindako gomendioak aplikatuko balituzte, hilean batez beste 15,5 euro aurreztuko lituzkete.

Emaitzek erakusten dute eguneroko ohituretan egindako aldaketa txikiek eta tarifa energetikoen optimizazio egokiak etxeetako ekonomian eragin nabarmena izan dezaketela, bereziki eskaera termikoa handien den hilabeteetan.

“Gure helburua da herritarrei energia kontsumo eraginkor eta bidezko baterantz joatea laguntzea, informazio argia eta objektiboa eskainiz, erabaki arduratsuak har ditzaten”, azaldu du Joanes Amenabar udaleko Ingurumen batzordeburuak.

Doako zerbitzua

Faktura elektrikoak aztertzeaz gain, udaleko energia bulegoko teknikariak etxebizitzaren kontsumo energetikoaren inguruko orientazio pertsonalizatua eskaintzen du. Aholkularitza bereziki baliagarria da datozen aste eta hilabeteetan, etxe askotan berokuntza sistemek erabilera handiagoa izango baitute.

Energia Bulegoko zerbitzua doakoa, inpartziala eta herritar guztiei zuzendua da. Hitzordua hartuta joatea gomendatzen da. Informazio gehiagorako eta hitzorduak eskatzeko:

  • Telefonoa: 943 119 806
  • Posta elektronikoa: energia@azpeitia.eus
  • Helbidea: Done Jakue kalea (Frontoi txiki ondoan)
  • Arreta-ordutegia:
    • Astelehen, astearte, asteazken eta ostiralak: 10:00-14:30
    • Ostegunak: 17:00-19:30