Machine translation

'Ertzetako ahotsak oholtzara' ekitaldia atzeratu egin du udalak

2026/05/14
Azpeitiko Udalak atzeratu egin ditu bihar, ostirala, egitekoa zen ‘Ertzetako ahotsak oholtzara’ dokumentalaren emanaldia eta horren osteko DJ emanaldia.
'Ertzetako ahotsak oholtzara' ekitaldia atzeratu egin du udalak

Soinu teknikariak grebara deituta daude bihar, eta ekitaldia aurrera eramaterako soinu teknikariak behar direnez, langileen eskubideekin bat eginez, ekitaldia atzeratzea iruditu zaio egokiena udalari.

Datorren astean jakinaraziko du data berria.