Machine translation

Eskola Agenda 2030 programaren barruan landutakoaren berri eman diete ikasleek udal ordezkariei

2026/05/28
Gaur goizean egindako udal foroaren ostean, amaitutzat eman dute Eskola Agenda 2030 programaren aurtengo ikasturtea. Herriko hiru ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira, eta azken hilabeteotan egindako lanketa aurkeztu diete udal ordezkariei.
Eskola Agenda 2030 programaren barruan landutakoaren berri eman diete ikasleek udal ordezkariei

Nagore Alkorta alkateak eta Joanes Amenabar Ingurumen batzordeburuak egin diete harrera, eta han izan dira Edurne Agirre eta Itziar Unanue Ekoetxeko ordezkariak ere.

2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan, elikadura eta osasuna landu dituzte ikasleek Eskola Agenda 2030 programan. Iaz herriko diagnostikoa egin zuten hainbat gairi erreparatuta (etiketak, hamaiketakoak, janari soberakinen kudeaketa...), eta aurten, ekintza planean sartuz, tokiko eta lehen sektoreko elikagaien salmenta sustatzeko kanpaina bat prestatzea izan dute helburu.

LHko eta DBHko ikasleek hartzen dute parte Eskola Programan, eta ziklo bakoitzak eginkizun jakin bat izan du proiektuan. Kanpainaren irudia sortu dute talde batzuek; beste batzuek eslogana sortu eta baserritarren inguruko fitxak prestatu dituzte, azokara joan eta ekoizleekin hitz eginez. Herriko hainbat puntutatik azokara oinez edo bizikletaz joateko ibilbideak ere diseinatu dituzte, segurtasuna, irisgarritasuna eta erosotasuna kontuan hartuta.

Ikasleen esanetan, proiektuak lehen sektorearen garrantziaz jabetzeko balio izan die, eta bertako produktuak erosteak herriko ekonomian eta ingurunean duen eragina hobeto ulertu dute.

Horrez gain, herriko ekoizleei buruzko gida bat ere osatu dute, herritarrek azokako ekoizleak hobeto ezagutzeko. Bestalde, ikasleek baserritarren inguruko ikus-entzunezko edukiak landu dituzte, sare sozialetarako bideo eta gidoiak prestatuz, eta bertako eta sasoiko produktuak erosteko aukerak ere ezagutarazi dituzte. Gaurko udal foroan ere erakutsi dute ikus-entzunezkoa.

Ikasleen esanetan, proiektuak lehen sektorearen garrantziaz jabetzeko balio izan die, eta bertako produktuak erosteak herriko ekonomian eta ingurunean duen eragina hobeto ulertu dute.

 


I