- Ingurumena
‘Ezagutu jasangarritasuna’, jolastuz ikasteko jarduera Ekoetxean
2025/08/07
Ezagutu jasangarritasuna izeneko jarduerak jolasa eta ikuskuntza uztartzen ditu. 90 minutuko iraupena duen jarduera da, eta parte hartzaileek bi mapa eta galdera multzo bat jasoko dituzte hasieran. Jarraian, hiru kategoriatan (identifikazioa, bilaketa eta sormena) sailkatutako 15 erronka gainditu beharko dituzte.
Jardueraren bidez, ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako hainbat gai jorratzen dira, hala nola klima-aldaketa, uraren kontserbazioa, tokiko fauna eta flora, energia-iturri berriztagarriak, hondakinen kudeaketa eta kontsumo arduratsua.
Bakarka zein taldeka parte hartzeko aukera ematen duen jolasa da, eta doakoa da. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea: https://ekoetxea.eus/esperientzia/ezagutu-jasangarritasuna/
Abuztuaren 10ean ez ezik, irailaren 7an ere izango da jarduera hori Azpeitiko Ekoetxean.