Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Azpiegiturak
  • Festak

Festak direla eta, zenbait aldaketa izango dira trafikoan datozen egunetan

2025/07/23
Badatoz jaiak, eta prestaketa lanetan buru-belarri murgilduta dago herria. Ondorioz, trafikoan, aparkalekuetan eta beste zenbait eremutan aldaketak izango dira datozen egunetan.
Festak direla eta, zenbait aldaketa izango dira trafikoan datozen egunetan

Prestaketa lanak egin ahal izateko, Foru Pasealekuko aparkaleku batzuk kenduta daude dagoeneko; uztailaren 25etik abuztuaren 5era (biak barne) arte, berriz, ibilgailuentzat itxita egongo da kale hori, besteak beste, Santio eguneko ganadu feria han egingo delako eta txosnak ere han jarriko direlako.

Autobus zerbitzuan eragina izango du Foru Pasealekua ixteak. Hala, Tren Museoko eta Julian Elortzako geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasatuko dira, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera. Abuztuaren 6tik aurrera, ohiko geltokietan geratuko dira autobusak.

Herri erdigunera autoz datozenentzat, Izarraizpeko (DBHko eraikina, Urola) eta Iraurgiko (DBHko eraikina, Jesuitinak) aparkalekuak irekiko ditu udalak, uztailaren 24tik hasi eta festak amaitu arte. Perdillegiko jolastokia berritzen ari direnez, gune horretan aparkatzerik ez da egongo aurten.

Barraken bueltan ere jende asko ibili ohi da; horregatik, uztailaren 30ean, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, Jose Artetxe kaletik Paulo VI. Auzora hartzerik ez dute izango ibilgailuek. Ekitaldi batzuek edo unean uneko jende pilaketek ere izan ditzakete eraginak trafikoan momentu batzuetan.

Bestetik, uztailaren 30ean eta 31n su artifizialak izango dira, eta Izarraitz Ateko ur txorroen eremua itxita egongo da egun horietan.