Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Parekidetasuna

Gabon gaueko eroso matxista salatu du udalak

2025/12/26
Azpeitiko Udalak gogor gaitzetsi nahi du Gabon gauean gertatutako eraso matxista eta bere laguntza nahiz babes osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei.
Gabon gaueko eroso matxista salatu du udalak

Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko arazo bat da, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituena. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile.

Hori dela eta, udalak ozen adierazi nahi du herri honek ez duela inolako indarkeria matxistarik onartzen, eta lanean jarraituko duela herriko esparru eta gune ezberdinetan indarkeria matxistaren zantzurik txikiena errotik desagerrarazi arte.

Horrenbestez, indarkeria matxistaren aurka agertzeko eta indarkeria horren biktimei bakarrik ez daudela adierazteko, Azpeitiko Udalak dei egiten die herritar guztiei Azpeitiko Sare Feministak eta San Martin egoitzako langileek, gaur, 19:00etan, Azpeitiko plazan deitu duten elkarretaratzean parte hartzera.