Machine translation

Herria Gabonetarako girotzen

2026/11/27
Gabonen atarian usadio bihurtu den argazkia atera dute, gaur goizean, Goienetxe fundazioko kideek, Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta Bertan Merkatari Elkartekoek.
Herria Gabonetarako girotzen

Izan ere, Goienetxek kudeatzen duen garagunean buru-belarri aritu dira lanean azken asteetan aurtengo Gabonetan herriko eraikin publikoak, Bertaneko ehundik gora saltoki zein beste hainbat elkarte eta eragileren egoitzak apaintzeko erabiliko dituzten apaingarriak egiten. Lan horren emaitzaren zati bat erakutsiz atera dute argazkia Antxieta Etxean bertan.

Materialak berrerabiliz osatu dituzte aurten ere Gabonetako apaingarriak Goienetxekoek: komuneko tutuak, kafe kapsulak, sokak... Askotariko materialei bigarren bizitza eman diete. Gainera, aurreko urtean bezala, herriko ikasketxeekin elkarlanean aritu dira, eta horietan jasotako komuneko paperen kartoizko tutuak ere baliatu dituzte apaingarriak sortzeko.