Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ingurumena

Goienetxeko kideei esker, Gabon giroz jantziko dira  herriko eraikin publikoak eta saltokiak

2025/12/01
Goienetxe fundazioko kideak lan eta lan aritu dira azken boladan. Erabilitako materialei buelta bat eman, eta Gabonetako apaingarriak sortu dituzte.
Goienetxeko kideei esker, Gabon giroz jantziko dira  herriko eraikin publikoak eta saltokiak

Kafe kapsulak, sokak, kartoia eta bestelako materiala berrerabili dute apaingarriak sortzeko. Aurten, gainera, berrikuntza bat ere egon da: herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean aritu dira, eta ikastetxeetan jasotako komuneko paperen kartoizko tutuak ere baliatu dituzte Goinetxeko kideek apaingarriak sortzeko.

Sortutako lanak herriko eraikin publikoetan egongo dira ikusgai datozen asteotan, baita Bertan merkatari elkarteko kide diren ehun saltoki baino gehiagotan eta Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarte eta eragileren egoitzetan ere.