Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ingurumena

Hasierako foroa egin dute,  Eskola Agenda 2030 proiektuaren ikasturte berriari ekiteko

2025/10/09
Gaur goizean, udaletxean elkartu dira herriko ikastetxeetako eko-ordezkariak (LHko eta DBHko ikasleak) eta Ekoetxeko eta udaleko ordezkariak, Eskola Agenda 2030 proiektuaren azken urteotako errepasoa egiteko eta aurtengo ikasturtea aurkezteko.
Hasierako foroa egin dute,  Eskola Agenda 2030 proiektuaren ikasturte berriari ekiteko

Azpeitiko ikasleek 2003-004 ikasturtetik parte hartzen dute Eskolako Agenda 2030 proiektuan. Hainbat gai landu dituzte azken urteotan, eta hainbat proposamen eta eskaera egin ere bai udalari. Gaurko foroan, udalak eskaera horiei emandako erantzunak aurkeztu ditu Joanes Amenabar Ingurumen batzordeburuak.

Besteak beste, kontatu du udalak eguzki plakak jarri dituela herriko hainbat eraikinetan, energia berriztagarrien erabilera indartzeko; ikastetxeekin ere akordioa egin duela, haien eraikinetan plakak jar ditzaten; hainbat sentsibilizazio tailer antolatu dituela, energia modu eraginkorrean erabiltzen ikasteko; LED teknologiako argiak jarri dituela herriko hainbat gunetan; zuhaitz egunean, espezie autoktonoen landaketa handi bat egin zela Goenan; jolas parkeak berritu dituela eta ariketarako gune bat ere egokitu dela Loiolan…

Sentsibilizazio kanpaina bat

2024-2026 ikasturteetan, elikadura eta osasuna ari dira lantzen ikasleak Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan. Iaz, herriko diagnostiko bat egin zuten hainbat puntu aztertuta (etiketak, hamaiketakoak, janari soberakinen kudeaketa…). Aurten, tokiko eta lehen sektoreko elikagaien salmenta bultzatzeko promozio kanpaina egingo dute ikasleek.

Elkarrekin bertako produktuekin prestatutako hamaiketako bat eginez bukatu dute gaurko saioa.