Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Parekidetasuna

Iruñeko hilketa matxista salatzen du udalak

2023/07/03
Iruñeko hilketa matxista salatzen du udalak

Larunbatean Iruñean izandako hilketa matxista salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko kaleak hartzeko deia luzatzen du Udalak eta bat egiten du antolatu daitezkeen mobilizazioekin.



Azpeitiko Udalak ozen adierazi nahi du, beste behin ere, ez duela onartuko giza eskubideen urraketarik; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Eta urraketen aurrean, modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.


Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko arazo bat da, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituena. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Hilketa matxista emakumeen aurkako indarkeriaren muturreko espresioa da, eta erasoei aurre egiteko ezinbestekoa da gizon eta emakumeen arteko berdintasun balioak sustatzea.

Horregatik, Azpeitiko Udalak, gainerako erakunde publikoekin batera, lanean jarraituko du berdintasunaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi irtenbidea bilatu beharra daukagulako denon artean. Eraso oro gaitzestea, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei babesa ematea, prebentzio eta sentsibilizazio lanean jarraitzea eta baliabideak bideratzea.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:

Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
Gizarte Zerbitzuak: 943157192
Emakumeen Txokoa: 688751000
Ertzaintza: 112