Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Festak

Izarraitz pilotalekua, jolastoki

2025/12/31
Ostiralean (urtarrilak 2) eta larunbatean (urtarrilak 3) zabalduko dute Gabonetako jolas parkea, 16:00etatik 20:00etara.
Izarraitz pilotalekua, jolastoki

Puzgarriek eta jolaserako beste hainbat materialek hartuko dute Izarraitz pilotalekua etzi eta larunbatean; izan ere, aurten ere, Gabonetako jolas parkea jarriko du udalak, 10 urte bitarteko haurrentzat. Sarrera 3 euro izango da.

16:00etatik 20:00etara arteko ordutegia izango du, baina abenduaren 2an, ostiralean, aniztasun funtzionala duten umeentzako ordutegi berezi bat ere egongo da: 15:00etatik 16:00etara. Frontiseko sarreratik izango dute sarbidea.