Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Festak

Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Azoka Plazan

2025/12/23
Eguraldiak ez du zapuztuko haurren ilusioa bihar, eta Azpeitian izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Iragarpenek, ordea, euria markatzen dute, eta harrera egiteko txokoa Azoka Plazan muntatuko du udalak, eta ez plazan.
Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Azoka Plazan

13:00etan iritsiko dira hara Olentzero eta Mari Domingi. Aurretik, 12:30ean hasita, kalejira egitea dago aurreikusita, San Martin egoitza aurretik hasita. Unean bertan dagoen eguraldiaren arabera erabakiko da kalejira egingo den edo zuzenean Azoka Plazan elkartuko diren umeak eta Olentzero eta Mari Domingi.