Machine translation

Oraindik eman daiteke izena Emakumeen Txokoko ikastaroetan

2026/02/04
Duela egun batzuk eman zuen Emakumeen Txokoak datozen hilabeteetarako eskaintzaren berri. Jabetze eskoletako eta ikastaro iraunkorretako talde ia guztiak atera dira aurrera, eta laster hasiko dira martxan.
Oraindik eman daiteke izena Emakumeen Txokoko ikastaroetan

Hala ere, talde horietako batzuetan oraindik geratzen da lekua, eta izena emateko interesa dutenek badute oraindik horretarako aukera. Emakumeen Txokora bertara joanda (Goiko kalea, 12 behea), emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzia edo telefonoz (943 15 70 55 / 688 751 000) eska daiteke informazio gehiago.

ESKAINTZA OSOA