Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Festak

San Tomas eguneko azokan postua jarri nahi dutenek jada egin dezakete eskaera

2025/11/04
San Tomas egunean, abenduaren 21ean, baserriko eta garaiko produktuekin azoka berezia egiten da Azoka Plazan. Barazkiak, fruta, loreak, ogia eta abar egoten dira salgai.
San Tomas eguneko azokan postua jarri nahi dutenek jada egin dezakete eskaera

Halako posturen bat jarri nahi dutenek izena eman behar dute, azaroaren 21a baino lehen. Udaletxean bertan egin behar da eskaera, edo online ere egin daiteke, erregistro ofizialetik.

Edozein zalantza argitzeko Azpeitiko Udaleko Kultura Sailarekin jarri beharko da harremanetan, 943 15 79 68 telefono zenbakira deituta.