Machine translation

Sanjuandegiko barraken eguna, ekainaren 4an

2026/05/27
Egunotan Sanjuandegi inguruan ibili direnek igarriko zuten dagoeneko festa giroa dagoela auzoan. Barrakak muntatzen ere hasita daude. Ostiralean zabalduko dituzte, eta ekainaren 4an izango da barraken eguna, 17:00etatik 22:00etara. Egun horretan, 1,50 euro balioko du fitxak. Gainerako egunetan, 2,50 euro izango da gehieneko prezioa.
Sanjuandegiko barraken eguna, ekainaren 4an

Mantangorriren jaitsiera ekainaren 6an izango den arren, umeen egun handia larunbat honetan bertan (maiatzak 30) izango da. Egun horretan, 16:00etatik 17:00etara bitartean, aniztasun funtzionalaren txartela dutenek eta haien familiek bakarrik izango dute barraketan ibiltzeko aukera; baita ekainaren 7an, igandean, 11:00etatik 12:00etarako tartean ere. Horrez gain, 17:00etatik 18:00etarako tartea musikarik gabekoa izango da egunero.

Euskara sustatzeko ahalegina

Ohi bezala, barraken gunean euskara sustatzeko ahalegina egingo da. Horretarako, euskarazko hainbat material jarri dira tiobibozaleen esku; besteak beste, euskarazko abestien zerrenda bat, prezioak euskaratuta, euskarazko oinarrizko hitzen zerrenda bat…