Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Festak

Sansebastianetako banderaren igoera edo jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusi nahi?

2026/01/08
Hasi da sansebastianetarako atzera kontaketa. Astebete pasatxo falta da danbor hotsek herria hartzeko, eta askok eta askok danborra jotzen ateratzeko plana izango duten arren, beste askok ikusle moduan biziko dute festa. Aurten ere, banderaren igoera eta jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da.
Sansebastianetako banderaren igoera edo jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusi nahi?

Eskaera handia egon ohi denez, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean. Sei izen aterako dira egun bakoitzerako, eta laguntzaile banarekin joateko aukera izango dute egokitzen zaienek.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da, 10:00ak arte. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da udalzozketak@azpeitia.eus helbidera, eta datu hauek zehaztu behar dira: izen-abizenak, harremanetarako telefonoa (zuzenean deituko zaie tokatzen zaienei) eta zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten, hau da, urtarrilaren 19koan, urtarrilaren 20koan edo bietan. Telefono bidez ere egin daiteke eskaera, 943 15 70 68 zenbakira deituta.

Hiruna entsegu egingo dituzte haurrek eta helduek: urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean, Izarraitz pilotalekuan

Etxeko balkoiak apaindu nahi dituztenentzat, gaurtik aurrera salgai egongo dira sansebastianetako banderak, honako hiru saltoki hauetan: Agirre (Erdikalea, 1), Mendata (Urbitarte, 8) eta Kolpeka (Jose Artetxe, 14). 5 euro balioko dute.

Ume nahiz helduen entseguak, berriz, datorren astean izango dira: urtarrilaren 13an (asteartea), 14an (asteazkena) eta 15ean (osteguna). Ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan izango dira: haurrenak, 16:00etan, eta helduenak, 21:00etan.