Machine translation

Trinitate jaietarako guztia prest Nuarben

2026/05/27
Trinitate Egunaren bueltan ospatzen dituzte festak Nuarben. Aurten, maiatzaren 31n egokitu da, igandez, eta bezperatik biharamunera bitartean, jai giroan murgilduta ibiliko dira nuarbetarrak.
Trinitate jaietarako guztia prest Nuarben

Larunbatean botako dute txupinazoa, 16:00etan, eta sokamuturra izango da jarraian. Azpeitiko Udalak autobusa antolatu du sokamuturrera joateko: 16:00etan aterako da anbulatoriotik, eta 19:30ean izango du itzulerako ordua Nuarben.

Era askotako ekitaldiak izango dira larunbatetik astelehenera bitartean:

MAIATZAK 30, LARUNBATA

16:00. Txupinazoa.
16:30-18:30. Sokamuturra.
19:00. Kantujira poteoa.
20:30. Bingoa.
20:45. Herri afaria.
23:00. Xaribari Kontzertua.

MAIATZAK 31, IGANDEA

11:00. Meza nagusia.
11:30. Ilunpeko gazteen pilota partidak.
13:00. Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolaren emanaldia eta herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaien mokadutxoa.
17:00-19:00. Puzgarriak.
19:00. Julen Magoaren Xinesteziña ikuskizuna.
Afal aurretik eta afal ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

EKAINAK 1, ASTELEHENA

17:00. Umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada.
21:30. Laja eta Narbaizarekin erromeria.