Machine translation

Txupinazoa botata, gaur hasiko dituzte Korputz festak Elizkalean

2026/06/11
Aurreko larunbatean Erretz Txapelketarekin motorrak berotu ostean, gaur botako dute Elizkaleko Korputz jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Larunbateko gauerdira arte, ekitaldi ugari prestatu dituzte.
Txupinazoa botata, gaur hasiko dituzte Korputz festak Elizkalean

18:00etan botako dute txupinazoa, eta horren ostean, kalejira egingo dute Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoek. Buruhandiak ere orduan aterako dira. 19.00etan, hil diren Elizkaleko bizilagunak omenduko dituzte, meza batekin. 20:00etan, berriz, Andoni Ollokiegiren emanaldia izango da Mendizaliek tabernaren atarian.

Bihar, ostirala, musikak izango du protagonismo osoa: Juan Antxieta musika eskolak gaztetxoek kalejira egingo dute 18:00etan; haien atzetik, Kantu Jirakoen txanda izango da, 19:00etan; eta 20:30etik aurrera, Porru DJ musikariak hartuko du erreleboa.

Etzi, larunbata, eguerdian hasiko da festa, Itsasi taldeko dantzariekin. Iluntzean, berriz, 19:30etik aurrera, trikitilariak ibiliko dira kalean, eta 20:00etan lagunarteko afaria egingo dute, Main tabernan. 20:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokik alaituko dute giroa. Gauerdian zozketa bat eginez amaituko dituzte festak.