- Energia
Udal eraikinen energia kontsumoa murrizteko pausoak ematen jarraitzen du udalak
2025/09/29Kirol eraikinak izaten dira, oro har, udal eraikinen artean energia gehien kontsumitzen dutenak. Egoera horren jakitun, udalak urrats sendoak egiten jarraitzen du kontsumoa gutxitzeko eta energia modu eraginkorragoan erabiltzeko.

Besteak beste, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaiaren argiztapena berritu zuen iazko urte amaieran; hain zuzen ere, lau torretako fokoak ordezkatu zituen. Esku artean ditu aldaketa horren lehen emaitzak: luminarietan ezarritako erregulazio berriei esker, apiriletik irailera, 457 kWh-ko aurrezpena lortu du. Erregulazio hori gabe, 1289 kWh-ren kontsumoa izango zen; hau da, %35,5eko jaitsiera lortu du.
Emaitza horrek argi erakusten du hartu den neurria eraginkorra dela. Aurrerantzean ere, baliabide energetikoen erabilera arduratsua eta jasangarria sustatuko duten neurriak ezartzen jarraitzeko konpromisoa du udalak.