Machine translation

Udalak eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du tabernarientzat

2026/07/08
Saioaren helburua da jaietan sor daitezkeen eraso matxisten aurrean nola jokatu azaltzea tabernariei eta festen antolakuntzan ariko direnei.
Udalak eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du tabernarientzat

San Inazio jaiei begira, Azpeitiko Udalak eraso matxisten prebentziorako prestakuntza saioa antolatu du herriko tabernarientzat eta jaien antolakuntzan parte hartuko dutenentzat. Saioa uztailaren 13an, astelehenean, 18:00etan izango da, Emakumeen Txokoan.

Saioaren helburua da tabernariei jaietan sor daitezkeen eraso matxisten aurrean nola jokatu azaltzea. Horretarako, eraso matxisten aurkako udal protokoloa aurkeztuko da, jardunbide egokiak azalduko dira eta udalaren eskura dauden baliabide eta zerbitzuen berri emango da.

Prestakuntza hau saninazioetako Danok eo iñorrez. Danona da festie, danona da ardurie kanpainaren barruan antolatu da. Kanpainaren bidez, udalak gogorarazi nahi du jai seguru eta parekideak eraikitzea denon ardura dela, eta eraso sexista, LGTBI+fobiko eta arrazistarik gabeko jaiak sustatu nahi dituela.

Udalak kanpainaren kartelak eta jarduteko protokoloa ere banatu dizkie herriko tabernariei, establezimenduetan ikusgai jar ditzaten eta beharrezkoa denean erreferentzia gisa erabil ditzaten.