Udalak zuhurtzia eta errespetua eskatu ditu atzo iluntzean izandako gertaeraren harira
2026/09/02Gertatutakoaren inguruko ikerketa abian da, eta, hori horrela izanik, Nagore Alkorta alkateak “zuhurtziaz eta errespetuz” jokatzeko eskatu du, ikerketak bere bidea egin dezan.
Atzo iluntzean gertaera lazgarri bat izan zen Azpeitian, tiroketa baten ondorioz pertsona bat hil baitzen.
Gertatutakoaren inguruko ikerketa abian da, eta, hori horrela izanik, Nagore Alkorta alkateak “zuhurtziaz eta errespetuz” jokatzeko eskatu du, ikerketak bere bidea egin dezan.
Alkortaren esanetan, Azpeitiko Udalak erabateko prestutasuna du ikerketa egiten ari diren erakundeekin elkarlanean aritzeko eta gertatutakoa argitzen laguntzeko.
Halaber, alkateak doluminak helarazi dizkie hildakoaren senide eta gertukoei. Udalak bere baliabide psikologikoak jarri ditu haien eskura, behar duten laguntza izan dezaten.
