Machine translation

Udaletxeko balkoian, tokia urri

2026/01/16
Plazan sartzeko nahiko lan izaten dute danbor taldeek urtarrilaren 19an, eta udaletxeko balkoian ere nahi baino toki gutxiago dago herritarrentzat. 139 pertsonak eman dute izena San Sebastian bezperako danborrada udaletxetik ikusteko eta 38k San Sebastian egunerako; atzo egin zuen zozketa udalak, eta dagoeneko jakinarazi zaie egokitu zaienei.
Udaletxeko balkoian, tokia urri

Lehen solairuan banderadunak egon ohi dira, eta bigarren solairutik ikusteko aukera izaten dute herritarrek.