Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ingurumena

Urola eta Ibaieder ibaiak garbituko dituzte egunotan

2025/10/21
Azken hilabeteetan pilatutako zaborra kenduko dute langileek. Helburua da ibaiertzak txukun mantentzea, ibaietako ekosistema babesteko eta uholde arriskua gutxitzeko.
Urola eta Ibaieder ibaiak garbituko dituzte egunotan

Txukun Lorazaintza enpresa arduratuko da garbiketaz. Atzo hasi ziren, eta pare bat astez ariko dira lanean. Alde batetik, Urola ibaian, Aldakaitz eta Basabe baserrien arteko tartean (3,5 kilometro) aurkitutako zaborra kenduko dute. Bestetik, Ibaieder ibaian, Antxieta Txiki baserriaren eta Azoka Plazaren arteko tartea garbituko dute, 4,2 kilometro inguru. Eskuz aterako dute zaborra, biodibertsitateari ahalik eta kalterik gutxien egiteko. 

Udalak ia urtero egiten du ibaietako garbiketa. Ateratako hondakinak Laienera eramaten dituzte, gaika sailkatu eta behar bezala tratatzeko. Aurtengo garbiketak 15.457 euroko aurrekontua du.