Ustezko hiltzailearen atxiloketaren berri izan ostean, zuhurtziaz eta errespetuz jokatzeko deia berretsi du udalak
2026/09/05
Hemendik aurrera, prozesu judizialak bere bidea egingo du. “Horren aurrean, eta hasieratik egin duen bezala, udalak zuhurtziaz jokatzeko eskatu nahi du, batez ere hildakoaren senideenganako eta inplikatutako pertsona guztienganako errespetuz”, esan du Nagore Alkorta alkateak.
Udalak bere baliabide guztiak jarri ditu senideen eskura, behar duten laguntza eta babesa izan ditzaten. Era berean, Udaltzaingoaren bidez, lankidetzan dihardu ikerketa egiten ari diren erakundeekin, gertatutakoa argitzen laguntzeko.
Azken egun hauek nahasiak eta zailak izan dira Azpeitian. “Espero dugu, hemendik aurrera, lasaitasuna eta normaltasuna itzultzea pixkanaka gure herrira”. Bide horretan, Alkortak gogoratu du gertatutakoaren ondorioz laguntza behar duen herritar ororen esku daudela udal baliabideak. Doako laguntza psikologikoa edo bestelako babesa behar izanez gero, udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete herritarrek (943 15 71 92).
