Machine translation

Azpeitiko Udalak martxan du zerbitzuetako koordinatzaile plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

2026/10/16
Urriaren 22ra arteko epea dago izena emateko.
Azpeitiko Udalak martxan du zerbitzuetako koordinatzaile plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Azpeitiko Udalak zerbitzuetako koordinatzaile plaza bat betetzeko hautaketa prozesua deitu du. Lanpostua karrerako funtzionarioarena izango da, lanaldi osokoa, eta hautaketa oposizio-lehiaketa bidez egingo da.

Hautatutako pertsona udal zerbitzu operatiboen koordinazioaz eta antolaketaz arduratuko da, besteak beste, mantentze lanez, udal eraikin eta espazio publikoen zaintzaz eta herriko jarduera eta jaietarako azpiegituren muntaketaz.

Bete beharreko baldintzak

Deialdian parte hartzeko, Batxilergoko titulua, teknikari titulua edo baliokidea izatea eskatzen da, baita B eta C motako gidabaimenak izatea ere. Horrez gain, C1 mailako euskararen hizkuntza eskakizuna egiaztatu beharko da, edo dagokion proba egin.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 22an amaituko da. Eskaerak Azpeitiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo herritarren arreta zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, azterketa eskubideen tasa ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera.

Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako dokumentuan kontsulta daitezke.