Machine translation

Uztailaren 8ra arte egongo da saninazioetako lan eskaintzetan  izena emateko aukera

2026/07/01
Saninazioetan sortuko diren hainbat eginkizunetarako (aparkalekuak, oholtzen zaintza, karga eta deskarga…) langileak kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak. Interesa dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman behar dute izena.
Uztailaren 8ra arte egongo da saninazioetako lan eskaintzetan  izena emateko aukera

16 urtetik gorakoek izango dute lanerako aukera, eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 8an bukatuko da (egun hori barne).

Hautaketa irizpideak honako hauek izango dira, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

  • Azpeitian erroldatua egotea eta euskaraz jakitea.
  • Langabea izatea. Langabeen artean, epe luzeko langabeak lehenetsiko dira.
  •  Eginkizun berberetan lan esperientzia izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
  • Euskararen ezagutza eskaera orrian adieraziko da.

Azpeitian erroldatua egotea ofizioz egiaztatuko du udalak.

Eskaera orria