- Ongizatea
- Adinekoak
Zaintzen errealitatea ezagutzeko, herritar guztiei zuzendutako topaketa
2025/09/24
Udalak apirilaren hasieran aurkeztu zuen adinekoen zaintza eredua eraldatzeko prozesua, baita sortu berria zen Zaintza Mahaia ere. Orduan iragarri zuen herriko zaintza beharren eta errealitateen diagnostikoa egitea izango zela lehen pausoa, eta dagoeneko amaituta dago diagnostiko hori.
Herritarrek (etxeetara bidalitako galdetegien bidez), eragile publiko, pribatu eta komunitarioetako ordezkariek, familiako zaintzaileek eta zaintzaile profesionalek eta zaintzak jasotzen dituzten herritarrek esandakoekin osatu da diagnostikoa.
Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu astearteko topaketara, denei eragiten dien gaia delako zaintza. Joateko asmoa izanez gero, komeni da izena ematea, lotura honetan.
Zaintza Mahaiak aurrera begira dituen asmoak ere azalduko dituzte astearteko topaketan.
