- Kirola
- Festak
Zesta-punta profesionala Azpeitira itzuliko da saninazioetan
2025/07/22
Gaur aurkeztu dute jaialdia Iñaki Goikoetxea Eraman Jai Alai enpresako zuzendariak eta Mikel Odriozola Festa batzordeak, eta han izan dira partidak jokatu dituzten puntistak ere.
Euskal Herrian berriz indarra hartu du zesta-puntak, eta 54 metroko luzera duenez, zesta-puntan jokatzeko oso egokia da Izarraitz pilotalekua. Beste herri batzuetan, publiko berria frontoira erakartzea lortu du zesta-puntak eta gazteen gustuko kirola ari da bihurtzen.
305 km/h Guinness errekorrarekin, abiadura handieneko pilota jokoa da zesta-punta. Abuztuaren 1eko partidan, Erkiaga eta Lekerika, Barandika eta Lopezen aurka neurtuko dira; eta Elaia eta Eneritz, Helena eta Fridaren kontra. Sarrerak www.eramanjaialai.com webgunean daude eskuragai, 10 euroko prezioan, eta egunean bertan, pilotalekuan ere egongo dira.