Machine translation

150 zuhaitz landatuko dituzte aurtengo Zuhaitz Egunean

2026/02/20
Aurtengo Zuhaitz Egunak badu data: martxoaren 1ean (igandea) egingo dute, 10:00etatik aurrera. Eta badu kokalekua ere: Landeta auzoko Gerratxiki kalean landatuko dituzte zuhaitzak; guztira, 150.
150 zuhaitz landatuko dituzte aurtengo Zuhaitz Egunean

Azpeitiko Udalaren eta Ekoetxearen artean antolatzen dute Zuhaitz Eguna. Zuhaitzak landatuz, herrian ingurune osasungarriago eta iraunkorragoak sortzen laguntzea izaten da helburua. 

Aurten ere, hainbat zuhaitz espezie landatuko dituzte, eta, horri esker, espezieak ezagutzeko, dituzten onurak barneratzeko eta nola zaindu ikasteko aukera izango dute partaideek.

Landaketak amaitu ostean, hamabiak bueltan, hamaiketako bat egin eta elkarrekin kontu-kontari egoteko aukera ere egongo da. 6 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera da, eta parte hartzeko izena eman behar da.

  • Noiz? Martxoak 1 (igandea), 10:00-12:00
  • Non? Landetako industrialdean, Gerratxiki kalean (https://maps.app.goo.gl/MaUHY2GszsZMZnUY8)
  • Izen ematea: https://ekoetxea.eus/esperientzia/zuhaitz-eguna-2026-azpeitia/
  • Landatuko diren espezieak: lizarra, sahatsa, astigarra, erramua, hurritza…
  • Landaketa amaitu ondoren, hamaiketakoa egongo da: ogitartekoak eta txokolate beroa