Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

2026ko aurrekontuak lantzeko  ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

2025/12/16
Beste bi puntu ere egongo dira gai zerrendan: udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa eta langileen ordainsariak. 19:00etan hasiko da saioa.
2026ko aurrekontuak lantzeko  ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

Gai zerrenda: 

1. 2026. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

2. Udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa onartzea:

  • 2.1. Bi lanpostu berri sortzea.
  • 2.2. Lanpostuen hizkuntza eskakizuna egokitzea.
  • 2.3. Lanpostu jakin batzuen ordainsari-egokitzapenen onarpena, lanpostuen balorazioaren ondorioz.

3. Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen SAren langileen ordainsarien igoera onartzea, 2025erako eta 2026rako.