- Haur eta gazteak
25 ikaslerekin hasi du ikasturtea Sorginorratz programak
2025/10/02Atzo izan zuten lehen saioa. Astez aste, hainbat sormen diziplina lantzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratz. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua, bai eta ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatzea ere.
Proiektu berria izan arren, harrera ona izan du, eta horren adibide da 25 umek eman dutela izena. Ikasturtean zehar, Dinamoa sormen guneko Gorputzaren, Irudiaren, Soinuaren eta Hitzaren eremuetan esperimentatzeko aukera izango dute gaztetxoek; besteak beste, magia, zirkua, DJgintza, soinu paisaiak, ipuinak, bertso jolasak, argazki laborategia eta arte plastikoak landuko dituzte.