Machine translation

Izozki tradizionalen tailerra antolatu du udalak haurrentzat

2026/07/14
Parte hartu ahal izateko, izena eman behar da. Ehun umerentzat egongo da tokia.
Izozki tradizionalen tailerra antolatu du udalak haurrentzat

Saninazio jaietako egitarauaren barruan, 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izozki tailerra antolatu du udalak. Izozki tradizionalak egiten ikasiko dute, Getariako Dona Doni izozki dendako kideekin.

Uztailaren 28an (asteartea) izango da tailerra, 17:00etatik aurrera, Azoka Plazan. Hala ere, parte hartu nahi dutenek uztailaren 21erako eman behar dute izena. Bost kideko taldetan banatuko dituzte umeak, eta gehienez ehunentzat egongo da tokia (hogei talde). 

Banaka nahiz taldean izena emateko aukera egongo da. Bosteko talde bakoitzak 50 zentimetroko ontzi bat eta bi irabiagailu (eskuzkoak, ez elektrikoak) eraman beharko ditu izozkiak egin ahal izateko.

IZENA EMATEKO LOTURA