Bueltan dira udal gazteria zerbitzuak
2026/09/21
Herriko haur, nerabe eta gazteen beharrei, nahiei, arazoei, kezkei eta abar erantzuteko sortutako saila da Gazteria Saila. Haren lanaren oinarria heziketa da; lan eremua, berriz, aisialdia. Haur, nerabe eta gazteentzat bideratutako ekipamenduak erabiltzen dituzte haurren, nerabeen eta gazteen heziketa prozesuetan bidelagun izateko. Horretarako, aisialdi hezitzailean adituak diren hezitzaileez osatutako lantaldea dute.
Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzuak dira; Gaztelekua, berriz DBH1 eta Batxilergo 2 bitarteko nerabeei zuzendutakoa. Datozen egunetan hasiko da haurren zein nerabeen izen-ematea.
Ludoteketako izen ematea
- Txiki Txoko (Jose Antonio Agirre plaza)
- Irailak 23: 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etatik 19:00era
- Irailak 24 eta 25 arratsaldez 15:30etatik 19:00etara
- Iturritxiki (Done Jakue)
- Irailak 24: 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etatik 19:00etara
- Irailak 23 eta 25: 15:30etik 19:00era
Ikasturtean zehar joango diren ludotekan eman behar dute izena haurrek, eta urteko kuota ordaindu beharko da (25€). Bestelako zalantza eta azalpenak bertan emango dituzte hezitzaileek.
Gaztelekuko izen ematea
Irailak 23 eta 25: 15:30etik 19:00etara
Irailak 24: 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00era
Gaztelekuko erabiltzaile izateko ez da kuotarik ordaindu behar, baina bertako erabiltzaile izatea nahi duten DBH1ko erabiltzaileen zein erabiltzaile berri izango diren nerabeen gurasoek nahitaez bertaratu beharko dute izena ematera.
Irailaren 28an irekiko dituzte ludotekak eta irailaren 29an Gaztelekua. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono hauetara: Gazteria: 943 157161 / GIB 943 157160
