Machine translation

Gozamenerako bost aste aurretik

2026/06/22
808 haur eta nerabek hartuko dute parte udal udaleku irekietan. Gaur izan dute lehen eguna.
Gozamenerako bost aste aurretik

Ikasturtea amaitzearekin batera, herriko haur eta gazteek aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea dute berriro ere, udaleko Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekiei esker. Aurten ere parte hartze handia izango da: 808 haur eta nerabek eman dute izena. Haiekin batera, 56 hezitzailek osatutako taldea ariko da lanean.

Gaur eman diete hasiera udalekuei, eta uztailaren 24a izango dute azken eguna. Tarte horretan, era guztietako ekintzak egiten dituzten bitartean, elkar ezagutzeko eta herriko eta herritik kanpoko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Adin tarteen arabera banatuta, zazpi programa prestatu ditu Gazteria Sailak.

Haurren joan-etorriak errazteko eta segurtasuna bermatzeko, Jose Artetxe kaletik Paulo VI. kalera arteko sarbidea itxita egongo da udalekuak egiten diren egunetan, 09:45etik 10:15era eta 12:45etik 13:15era.