Machine translation

ADI! Itzulia Women 2026 lasterketak trafikoan eragina izango du bihar

2026/05/14
Azkoititik iritsiko dira txirrindulariak, eta GI-631 errepidea itxi egingo dute Urrestillara hartzen den biribilguneraino; biribilgune horretatik Beizamako bidegurutzera arteko GI-2635 errepidea ere itxita egongo da tarte batez.
ADI! Itzulia Women 2026 lasterketak trafikoan eragina izango du bihar

Aurreikuspenen arabera, 11:43an iritsiko dira lasterkariak Loiolara. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lasterketa pasatzen den puntuetan, ordu erdi inguruan egongo dira itxita errepideak. Azpeitiko kasuan, udaltzainak ordubete lehenago egongo dira biribilguneetan, eta lasterketaren bilakaeraren arabera, antolakuntzak edozein momentutan erabaki dezake errepidea ixtea.

Herri barrutik pasatzen diren bi errepide izanda, trafikoan eragin handia izango du lasterketak. Ahal den heinean, ibilgailurik ez hartzeko gomendatu du udalak, eta hartu behar izanez gero, garaiz ibiltzeko.

Garraio publikoan ere atzerapenak aurreikusten dira.