Agirre auzoko plazako lurzorua berritzeko lanak hasi ditu udalak
2026/10/13Oinezkoen segurtasuna hobetzea da helburua.
Agirre auzoko, Garmendi auzoko eta Artzubia etorbideko etxebizitzen artean dagoen plazako lurzorua berritzeko lanak hasi ditu udalak, eremuaren erabilera baldintzak hobetzeko eta espazioaren segurtasuna indartzeko.
Hain zuzen ere, esku hartzearen bidez, arriskua eragiten duten zuloak konponduko ditu, oinezkoen joan-etorrietan sor daitezkeen arriskuak murrizteko.
Art Eraikuntzak enpresak egingo ditu lanak, eta dagoeneko hasita dago. BEZ barne, 48.100 euroko aurrekontua du proiektuak.
