Machine translation

Alemaniako ikasleekin, udalaren proiektu kolaboratiboez

2026/03/26
Alemaniako Akisgran herriko ikasle talde bat Azpeitian dabil aste honetan. Erasmus+ programaren barruan, Izarraizpe ikastola publikoko ikasleekin ari dira trukea egiten.
Alemaniako ikasleekin, udalaren proiektu kolaboratiboez

Astelehenean, udaletxean izan ziren; gaur, berriz, Basazabal jauregian egon dira. Ander Larrañaga Gazteria zinegotziak udalak eta herriko eragileek elkarlanean dituzten hainbat proiektu azaldu dizkie, hala nola udalak Kulturazekin edo Elikagunearekin dituenak. Izan ere, proiektu kolaboratiboak ari dira lantzen ikasleak.