Ikasleen lanak plazara, ZIMAT azokan
2026/06/118. Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia azoka egin dute, gaur goizean, Azpeitiko plazan. Azpeitiko eta Azkoitiko bost ikastetxetako ikasleek urtean zehar egindako lanak aurkeztu dituzte. Han izan dira Ander Larrañaga eta Joanes Amenabar zinegotziak, Azkoitiko udal ordezkariekin batera.
Iraurgi Berritzen garapen agentziak eskualdeko eragileen parte hartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena.
Iraurgi ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako, Izarraizpe ikastola publikoko, Azkoitiko BHI eta Floreaga ikastetxeko ikasleek egindako zortzi proiektu egon dira ikusgai: Bizi Garbiak, Iodozko Erlojua, Gure Baratzeko Hazitik Margora, Itsas Lerroa Arriskuan!, Itzalkin Automatikoa, ADP Kristalak, Automatizazioa eta Robotika eta Teknologia eta Digitalizazio Proiektuak.
