Machine translation

Zabalik da Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioko izen-ematea

2026/06/08
Sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategiak bigarren edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Ekainaren 19ra arte zabalik izango da izen-ematea.
Zabalik da Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioko izen-ematea

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua. Kultur sormen praktikekin gure gazteengana iritsi nahi dugu ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Zentzumenen gozagarri izateaz gain, kulturak baditu beste hainbat balio, balio eta medio. Sorginorratzak proiektuan, kultur edukiak eta eskualdeko sortzaileak herriko gaztetxoekin harremanetan jartzen ditugu, batera esperientzia aberasgarriak sortzeko.

2025-2026 ikasturteko emaitza oso positiboa izan dela ikusita, sormen eskaintzarekin jarraitu nahi dugu. Gaztetxoei kultur diziplina ezberdinak probatzeko eta horiekin esperimentatzeko aukera eskaini nahi diegu. Oraingo honetan, ordea, bi talde osatuko dira: 8-10 urte arteko ikasleena (LH3-4) eta 10-12 urte artekoena (LH5-6). Asteazkenetan izango dira saioak, lehenengo taldea 17:15etik 18:15era arituko da, eta bigarrena, berriz, 18:30etik 19:30era. Dinamika bera jarraituko dute, diziplina ezberdineko zortzi tailer landuko dira eta bakoitzean lau saio izango dituzte. Hitzaren, irudiaren, soinuaren eta gorputzaren eremuetan sortzeko, ikasteko eta jolasteko aukera izango dute.

Hemen duzue Sorginorratzak proiektuaren eskuorria. Plazak mugatuak dira.

 IZEN-EMATEA