Machine translation

Nazioarteko musikariak eta bertako talentua, 27. Nazioarteko Organo Erromantikoaren Zikloan

2026/09/30
Atzo aurkeztu zuten, Azkoitian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 27. edizioa. Ohi bezala, Azpeitiko, Azkoitiko eta Bergarako udalek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Fray Joseph Echevarria elkartearekin batera antolatuko dute. Hamar emanaldik osatuko dute zikloa, eta horietatik hiru Azpeitian izango dira.
Nazioarteko musikariak eta bertako talentua, 27. Nazioarteko Organo Erromantikoaren Zikloan

Azpeitiko emanaldiak urriaren 2an, urriaren 10ean eta urriaren 17an izango dira, hau da, ostiraletan, Loiolako basilikan, 19:30ean hasita. Ostiral honetako kontzertuan herriko bi musikari ariko dira: Iraia Bereziartua (biolina eta biola) eta Itziar Urbieta (organoa). Datorren astean, Katelyn Emerson organistaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da; urriaren 16an, berriz, Andrea Straßberger (oboea) eta Maria Magyarova Plsekovaren (organoa) txanda izango da.

Aurtengo zikloa askotarikoa eta aberatsa izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, Japoniako, Estatu Batuetako, Europako eta Euskal Herriko hainbat txokotako musikariak bertaratuko baitira. Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako organoei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, "mimo handiz" prestatu dutela egitaraua azaldu dute, baita zenbait formatutako emanaldiak izango direla ere: organo hutseko kontzertuak zein beste instrumentu batzuekin edo ahotsarekin uztartutako emanaldiak.

Kontzertuetako egitarauei, artistie nahiz Azkoitian eta Bergaran ere izango diren kontzertuei buruzko informazio guztia eskuorri honetan aurki daiteke.