Sarrerak agortuta, bigarren saioa eskainiko du 'Hegan egiteko gogoa da' antzezlanak
2026/11/16
Hegan egiteko gogoa da antzezlana ikusteko aukera denek izan dezaten, beste emanaldi bat gehitzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Horrela, Piszifaktoria ideien laborategiak, ostegun honetan, azaroaren 19an, bi saio egingo ditu: bata 19:00etan (saio horretarako sarrerak agortuta daude) eta bigarrena 20:00etan.
Hegan egiteko gogoa da antzezlanak ikuslea barne-bidaia hunkigarri batean murgilduko du. Hona hemen sinopsia:
Itxi begiak.
Noiz hasi zinen ahots horiek entzuten? Nondik dator sentitzen duzun min hori? Zenbat denbora daramazu pertsona normal bat izan nahian? Noiz amaituko da borroka hori? Eta zergatik hasi zen?
Itxi begiak. Jarri eskua nire sorbaldan. Goazen elkarrekin.
Lan esperimental honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, bizitza bizigarri bat helburu.
Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Ayllon aktoreen obra honen bigarren saiorako sarrerak eskuragarri dituzue hemen.
Informazio guztia topaketen sare sozialetan dago, @antzerkitopaketak kontuan, eta sarrerak antzerkitopaketak.eus webgunean eskuratu ditzakezue.
