Machine translation

Zabalik dago Amak Tribuan egitasmoan izena emateko epea

2026/09/10
0 eta 5 urte arteko umeak dituzten amei dago zuzenduta, eta Haizea Egiguren Iriartek bideratuko ditu saioak.
Zabalik dago Amak Tribuan egitasmoan izena emateko epea

Hirugarren urtez jarraian, Amak Tribuan egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute 0 eta 5 urte bitarteko umeak dituzten amek. Azpeitiko Basazabal jauregian izango dira saioak, bi astean behin, astelehenetan, urriaren 5etik urtarrilaren 11ra bitartean. Bi ordutegi egongo dira aukeran: 10:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.

Egigurenek azaldu duenez, “amatasuna elkarrekin bizitzeko espazio bat” da Amak Tribuan. Proposamenaren helburua amatasuna partekatzeko, gelditzeko eta zaindua sentitzeko topagune bat eskaintzea da. “Ekimenak egunerokoan amatasunarekin batera ager daitezkeen erruduntasunari, exijentziari, frustrazioari, pozari eta plazerari tokia egin nahi die, epairik gabeko giroan eta elkarren sostenguan oinarrituta. Horrez gain, amaren zaintza erdigunean jarriko da, zaintzaileak ere zaindua izateko duen beharra azpimarratuz”.

Izen-ematea irailaren 30era arte egin ahal izango da, lotura honen bidez, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943 255 006 telefono zenbakira deituta.

Saioetan zaintza eta ongizatea sustatuko dira, norberaren beharrak identifikatzen lagunduz eta tratu onean oinarritutako harremanak indartzeko baliabideak eskainiz.

AZALPEN BIDEOA