Machine translation

Euskal Herriaren historian sakontzeko lau saio

2026/09/11
Antzinarotik gaur egunera arteko Euskal Herriaren historia ezagutu nahi dutenentzat 'Euskal Herriko Historia' izeneko ikastaroa antolatu du udalak beste urte batez, Urolakoen Nafar Zuzterrak elkartearen laguntzarekin.
Euskal Herriaren historian sakontzeko lau saio

Nabarralde fundazioko Beñi Agirre ariko da irakasle, eta gonbidatu bat izango du lagun astero. Iazko ikastaroan ikasitakoan sakonduko dute. Lau saiok osatuko dute ikastaroa, eta datak jarrita daude: urriaren 13an, 20an, 27n eta azaroaren 3an izango dira, astearteetan, Basazabal jauregian. 18:00etatik 20:00etara arteko ordutegia izango dute. Azpeitian erroldatuta daudenentzako prezioa 13,20 euro izango da, eta Azpeitian erroldatuta ez daudenek 16,40 euro ordaindu beharko dituzte. 

Izena eman nahi dutenek galdetegia bete eta udaleko Hezkuntza Zerbitzuan entregatu behar dute, ordainagiriarekin batera, urriaren 1a baino lehen. Bi aukera daude horretarako: posta elektroniko bidez (hezkuntza@azpeitia.eus) edo aurrez aurre (udaletxeko bigarren solairuan).

Literatura, Arte eta Historia ikastaroa ere bai

Era berean, seigarren urtez jarraian, Literatura, Arte eta Historiako ikasgaiak ere eskainiko ditu udalak, Deusto unibertsitatearekin lankidetzan. Urriaren 5ean hasiko dute ikasturtea, Basazabal jauregian, eta ekainera arteko iraupena izango du. Gaur egungo Literatura, Arte eta Historiako ikasgaiak emateaz gain, musika eta zinema ere landuko dituzte.

Deusto unibertsitateko irakasleek gidatuko dituzte saioak, eta astelehenero izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea irailaren 14tik 25era izango da. Izena eman nahi dutenek galdetegia bete eta Hezkuntza Zerbitzuan entregatu behar dute. 40 euro ordaindu beharko da ikastaro osoa (Azpeitian erroldatuta ez daudenek 50 euro). 

Ikastaroetan pertsonen ahalduntzea aktibatu nahi da, aldez aurreko prestakuntza akademikoa alde batera utziz. Helduen prestakuntzarako eta aisialdirako guneak, beraz, berrikuntza soziala, garapen pertsonala eta komunitatearen hobekuntza bultzatzeko espazio bihurtu nahi dira.